enero 5, 2025

Deformatika: Adimen Artifiziala eta Bluesky, besterik ez… (juajua) (II)

232_deformatikaBigarren gai potoloa zein da? Sare sozialen munduan badugula beste aktore interesgarri bat Bluesky (https://bsky.app/). Twitter zaharraren esperientzia berreskuratu nahi duen sare sozial berria. Honekin ere eztabaida interesgarri batzuk sortzen dira:

X, garai batean Twitter zena, ez da erakargarria, gorroto putzu beltza bihurtu baita. Jende asko (25 miloi pasatxo hau idazterakoan) sartu da Blueskyn eta kontutan hartuta Mastodon gero eta erabiltzaile gehiago dituela eta Threads-en jende asko omen dagoela, ulergarria da X-en 120 miloi kontu galtzea. Baina zenbakiak ez daude argi, non gelditzen dira falta diren erabiltzaileak?

Bluesky-k sortu duen AT protokoloak badu bide interesgarria hurrengo urteotan. Gaur egun ezagutzen ez ditugun aplikazio eta erabilpen berri batzuk sortuko dira, zalantzarik gabe. Hackernoon-en ikerketa paregabea sortu dute, ingelesez eta oso teknikoa, badakit, baina gaia interesatzen bazaizu pena merezi du irakurtzea: https://labur. eus/hackernoon (Más…)

diciembre 28, 2024

Deformatika: Adimen Artifiziala eta Bluesky, besterik ez… (juajua) (I)

232_deformatikaBeno, gaurko bi gai nagusiek badute puntu bat amankomunean: erabili ditzakezuela egun hauetako bazkari zein afaritan egongo den koinatu nazkagarri hori isilarazteko. Hau da Olentzarorako prestatu dizuegun opari aparta ; – )

Gaur egun euskaraz AA ia guztiek badute euskaraz ulertu eta erantzuteko gaitasuna, ChatGPTrekin hasita eta Claude-rekin jarraituz Llama-raino heldu arte. Egia da azken honek gure hizkuntzaren ikerkuntza eta garapena bultzadu duela, euskarazko modeloak sortuz.

Teknologia berri bat martxan jartzen denean kontzeptu berriak ere sortzen dira eta AAren kasuan agian gehiegizkoak dira: Machine eta Deep Learning, Sare Neuronalak, Ereduak, etab. luze bat. Gaiari heltzeko bidean ikara-aurpegi gehiegi ikusten dira nonnahi… (Más…)

octubre 16, 2024

Deformatika: Mass media garaian, komunikazio alternatiboa behar dugu (II)

228_deformatikaEl Salto Diarion, hasieratik eman dute genozidioaren berri, bai Palestina eta baita Libanorena ere: https://www.elsaltodiario.com/palestina

https://unrwa.es/ Nazio Batuen agentziak informazioa zabaltzen du eta interesgarria da. Gogoratu behar dugu erakunde honen eskolak, hospitalak suntsitu eta langile asko hil ditu Israelgo armadak.

Beste baliabide interesgarri bat https://www.palestinechronicle.com/ da. Desinformazioaren kontrako baliabide ona, askotan Israelgo gobernuak eta haien aldeko erakunde eta ekarteek honen kontra jotzen saiatu dira baina nire etsai-aren etsaia…

EHrekin lotura estua duen Resumen Latinoamericano hasieratik egon da segimendu egiten eta iritsi artikulo interesgarriak argitaratzen ditu: https://www.resumenlatinoamericano.org/category/medio-oriente/palestina-internacional/ (Más…)
Página siguiente »