julio 7, 2025

Papeles y electrones: Naziogintza.eus

r234_papelesNazioak egin egiten dira ala heredatu egiten dira? Webgunearen izenburuak iradokitzen du, webguneko sortzaileek nazio bat egiteko prozesuren bat daukatela gogoan.

Pixka bat aztertuz gero, antzematen da zein nazio duten gogoan.

Ez dira konformatzen, nonbait Nazio Handi baten parte izatearekin, nahi dutena zera da: nazio txiki baten osotasuna. Kopiatu nahi dute, nonbait, “Unidad de Destino en lo Universal” gogoangarri hura, auskalo zerekin, herri errepublika sagardotegizale batekin edo.

Aitzineko ikur nafar bat, Lizarraldeko izar hori bat, txertatu nahi diote gure ikurrina sakratuari. Ereserki bat hautatzerakoan ados jarri ez den herria, bandera bat adosten ez dakien herria, bere hizkuntza propioa erabiltzen ez dakien herria, kirol selekzio propiorik ez daukan herria, loteria nazional propioa ez daukan herria, futbol liga edo errugbi liga edo saskibaloi liga propio ez daukan herria, armadarik edo itsas-armadarik ez daukan herria, sun-tsipen masiboa eragiten duten armak ez daukan herria… (Más…)

abril 7, 2025

Papeles y electrones: Zurrunbiloa.eus

r228_papelesdiagnostikatua. Antsiolitikoen kontsumoa 6 aldiz handitu da azken urteotan, batez ere neskatoen artean.

Antsietatea, drogak, joko-mendetasun arazoak, anorexia, eskola-jazarpena, pantailen mendetasuna…

Agidanez, gazteen osasun mental kontu horiek oso txarto daude. Ikasteko presioa, gazteentzat ate estuak dauzkan lan merkatua, etxebizitzaren problema latza…

Egungo gazteen osasun mentalarekin zer gertatzen ari den ezagutzeko asmoz, Zurrunbiloa proiektua sortu du Elhuyarrek. Gazteei arretaz entzun, gizartearen begirada horra bideratu eta gazteen osasun mentala eraldatzeko bideak irekitzea da asmoa.

Zurrunbilo.eus webgunea sortu dute eta bertan 5 bideo eskaintzen dituzte Elhuyarrekoek. 4 gazte eta 10 aditu dira protagonistak. (Más…)

enero 1, 2025

Papeles y electrones: Wordle jokoak

r228_papelesGaurkoan webgune serio bati buruz idazteko eskatu didate, eta hortxe ibili naiz https://jendaurrean.eus/jendaurrean-erabili%20proiektua/ webgunean aurrera eta atzera. Webgune serio-serioa iruditu zait. Bizpahiru kolore, irudi geometriko soilak, grisa nagusi eta laranja pixka bat. Meskita bat baino serioago iruditu zait baina ez zait hona ekartzeko moduko ezer idazteko bururatu. Hortxe ibili naiz, prokastinatzen, zerbait idatzi beharrean.

Prokastinatzen eta prokastinatzen wordle jokoan partida bat jokatu dut. Bost letratik bi asmatu ditut lehenengoan. Gero beste bat, gero beste bat eta azkenik ia-ia lortu dut bost saiakeretan bost letretako hitz ezkutua asmatzea. Eskerrak sei aukera ematen dituztela! (Más…)
Página siguiente »