Gora et Labora: Apartekoak
![]() |
|
Monasterioan, aspaldian lortu genuen astean 40 orduz lan egitea. Lanegunetan 8 ordu lo egiteko, 8 ordu otoitz egiteko eta 8 ordu beste guztia egiteko. Baina aitortu behar: gurean ere badaude gosaldu, bazkaldu, afaldu bitartean otoitzean segitzen duten monjeak. Eta sindikatuek ez dute ezer egiten. Batzuetan, gure artean komentatu dugu: ez genuke hainbeste otoitz egin behar. Aspaldian asmatu ziren modu automatikoan otoitz egiten duten makinak. Asian ohikoak dira aspaldidanik eta egun monasterio guztietan erabiltzen dira. Lehen monje talde batek hamasei ordutan egiten zituen otoitzaldiak orain makina bakar batek minutu gutxi batzuetan egiten ditu. (Más…) |