Egunero esnatzen gara Adimen Artifizialeko “beste” aurrerapausu batekin, hauetan oinarritzen den beste aplikazo mordo batekin, IA famatua leku guztietan, zerbitzu guztietan dago: lanpostu berriak eta kenduko dituenak, bilaketa adimentsuagoak, lanak, programak, pluginak, testuak, diseinuak egiteko Prompt berriak, iraultza bati buruz hitz egiten da, lotsarik gabe. ChatGPT, Dall-e, Midjourney, Copilot, Jasper… dira aktore berriak eta, orokorrean, oraindik ez dugu ezer ulertzen.
Kapitalismoak, Marx-ek zioen bezala, bere krisialdi ziklikoak ditu, eta nik gehituko nuke iraultza teknologi berriak edo ez hain berriak baina baita ziklikoak. Hortaz aparte, Cyberdyne Systems-eko “adibidea” daukagu filmetan eta, tira, ez dira oso eraikitzaileak izan. Azter ditzagun IA-ren datu batzuk hobeto ulertzeko zer gerta-tzen ari den. (Más…) |