Gora et Labora: Parkinsonen Legea
![]() |
|
Zutabe dohatsu hau idazteko prentsara jo ohi dugu dokumentatzeko eta, agidanez, prentsan ere Parkinsonen huskeriaren legea betetzen da. C. Northcote Parkinson jaunak 1957ko klasikoan zera azaldu zuen: «Agendako edozein gairi eskainitako denbora, bere garrantziaren alderantzizko proportzionala da». Horretarako zentral nuklear bateko goi kontseiluko batzar formal bat irudikatu zuen. Gai-ordenako puntu potoloekin ez dira kontseilari jaunak luzatu. Teknikariek proposatu badute milioi asko balioko duen aldaketa bat, ba aurrera. Batzarra arin doa. Gai-ordenako azken puntuarekin, ordea, bizikletentzako aterpetxo bat egitea, hor bai kontseilari jaun txit goren guztiek badutela zer esan, eta puntu hori luuuze eztabaidatuko da. (Más…) |