Deformatika: Euskal gatazkaren alde frikienak
![]() |
|
Orain ETAk ekintza armatuak behin betirako uzten dituenean, heldu da momentua gure gatazka honek dituen alderik frikienak azalarazteko. Hona hemen gure ikerketaren emaitzak:– Euskal gatazka ez da inoiz ikusi horrela: Lego panpintxoz http://goo.gl/Gurfu. – Ezagunak egingo zaizkizue “Bizitza osoko demokraten” hedabideak: Esradio, Intereconomía, Libertad Digital, PopularTV, COPE… Ez galdu aukera ikusteko nola jartzen duten martxan axioma: ez bazait gustatzen errealitatea, baditut medioak ezkutatzeko… – Aurrekoarekin lotuta, sarean asko dira hauen mugimenduak eta manipulazioak salatzeko borrokan daudenak: Lahaine, Kaos en la Red, Rebelion. Ez baduzue ezagutzen http://luchadisidente.wordpress.com/ gomendatzen dizuet, umorea askotan erabiltzen baitute euren salaketetan. (Más…) |
|

Orain ETAk ekintza armatuak behin betirako uzten dituenean, heldu da momentua gure gatazka honek dituen alderik frikienak azalarazteko. Hona hemen gure ikerketaren emaitzak:
Harrituta ikusi dugu Kukutza gaztetxeak izan duen bizitza kultural oparoaren ostean nola suntsitu duten inolako errukirik gabe. Barruan zeudenak ostikoz aterarazi eta atxilotu, auzokoak kolpatu… Tristezia baita ikustea jabetza pribatuaren izenean auzo eta herriarengandik sortutako ekimenak nola isilarazten dituzten. Horren aurrean oso tresna ezberdinak ditugu, ohiko web gunetan eta sare sozialetan informazio ugari dago: Twitter-ren:
Azkenaldi honetan gero eta ozenagoak dira Facebook eta Twitter bezalako aplikazioen aurka en-tzuten diren ahotsak. Arazorik nagusiena da biak (beste asko bezala) Estatu Batuetako enpresa multinazionalen eskuetan daudela, eta ez daukate inolako lotzarik, zure taldeko, kanpaina, produktua, aldarrikapena, etab… ezabatzeko, inolako azalpenik eman gabe (inurria zara haientzako).
