Papeles y electrones: Lantalan
![]() |
|
Pozgarria da topatzea Interneten, noiz edo noiz, euskaraz dagoen software “guztia”, nolabait, webgune bakar batean.
Ez da hain pozgarria, baina, horrelako bat topatu eta gero ikustea egileek ez dutela nahikoa lan egin, euren webgunearen izenak kontrakoa iradokitzen badu ere. Itzulpen tresna zaharkituak (neuronalen aurrekoak…) 2011ko EusLinux gogoangarri hura aipatu eta, esate baterako, urtetan berriztatu den Luberri banaketa ahaztu. Smartphone aplikazioen bildumatxo bat ere eskaintzen dute. Azkar batean 16 bat aplikazio zenbatu ditugu. Bada aldea https://librezale.eus/wiki/AndroidEuskaraz horrekin, ehunetik gora. Lantalankoek gune hori aipa-tzen ez badute ere, euren bildumatxoa baino hamaika aldiz osatuagoa eskaintzen dute Librezale.euskoek. Horiek bai lan ta lan bilduma aberasteko. |
|

Pozgarria da topatzea Interneten, noiz edo noiz, euskaraz dagoen software “guztia”, nolabait, webgune bakar batean.

Garai batean Ez Dok Amairu. Gaur egun 
EL PUEBLO DEL ABISMO
