Papeles y electrones: Irinak eta urunak
![]() |
|
![]() Ogiaren formula, gaztarena bezala, oso sinplea beharko luke. Lagun bat erruz asaldatzen zen gaztaren osagaien zerrenda etiketan ikusten zuenean. Osagaiak! Gazta bada esnea eta gatzagi, kitto!, zer bestela?! Askoz jota, ze esne mota den argitu kalekumeei! Ogiaren osagaiak ere, ura, irina, legamia, gatza eta kito beharko lukete. (Kito hori ez da beste osagai bat, jakina, zerrenda bukatu dela adierazteko modua baizik). Begiratu duzue inoiz hipermerkatu bateko ogi luze bateko plastikozko estalkiko osagaien zerrenda? Horrelakorik egin baduzue inoiz, behar bada, irina eta legamia erosi eta ogia etxeko labean erretzeko gogoa izan duzue. (Más…) |