junio 11, 2011

Papeles y electrones: Zuzeu

Interneten euskaraz irakurtzeko gutxi dagoela uste dutenei beraiek idazten hasteko esan ahal diegu. Horretarako ez dute blog berri bat zertan sortu. Hortxe daukate ZuZeu.com; irakurle baino idazle gehiago daukan euskal bloga. Hasier (Konhatxe) Etxeberriak eta beste batzuk sortu zuten baina egun zuzeulari gero eta gehiago agertzen ari dira eta batzuei ez zaie ez graziarik ez etorririk falta.
WordPress software libre euskaratua erabiltzen dute oinarri eta Mungiako enpresa batean dute ostatu. Honaino normal, baina harrigarriena hauxe: ZuZeu.com-eko esteka batean klik egiten duzunean, gehienetan, voilà, esteka zabaltzen da!!!
Idazteko gogoa baldin baduzu hortxe duzu aukera. (Más…)