 |
Eskola askotan harrera plana daukate ikasle etorri berrientzat. Ikastetxea erakusten zaie, ikasle jatorrenen ondoan kokatzen dituzte… Latza da hasi berria izatea.
Barne sailak antzeko zerbait egingo duela jakin dugu. Garai batean atxilotuak deitzen zirenei orain bezeroak deituko zaie. Bezeroek ondo lo egin eta gero eraikuntza bisitatzeko gonbitea jasoko dute. Kafetegian egingo dira elkarrizketak, larruzko besaulkietan.
Nazioarteko hainbat erakundek eskatu legez elkarrizketa osoa grabatuko da bideokamera digitalekin eta zuzenean ikusi ahal izango dugu Tele5ko GHn eta ETB-5en. Bideoak Youtuben eskegiko dira. Bezero eta funtzionarioek lo bitartean haien irudia minimizatu ahal izango da eta bitartean Matalaz pastorala eskainiko da edo aljebrari buruzko dokumentalen bat. Bideoak luzeegiak direla kexatu dira Youtubekoak, 120 ordu 24×5, baina asteburura ere luzatzeko eskatu du AVTk.
Bezeroek Kafe Baké, funtzionarioek Fortaleza edango dute beti, etiketak erakutsiz, kontuak publizitate diskretua izan dezan. Finantziazio pribatua; zerga-ordaintzaileok, lasai!
Atxilotuak ongi birgizarteratzeko neurriak hasiera-hasierako unetik ezartzeari ondo deritzogu. Bai.
Gorka Azkarate © humorenlared.com |
Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate
Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados