enero 31, 2011

Papeles y electrones: Ahotsak

Ahotsak.com Badihardugu euskara elkartearen ekimena da Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak bildu eta hedatzeko.  Herrietako adineko jendea elkarrizketatu eta euren euskara eta bizipenak jaso eta zabaldu nahi da.
Garai bateko etnografoak-eta hortxe ibili ziren baserriz baserri desagertzear zegoen mundu baten lekukotzak batzen. Koaderno eta arkatzarekin hasieran, magnetofonoekin gero… Egun, zeuk egin dezakezu lan hori. Non daude kontu zaharrak gogoan gordetzen duten adinekoak? Gertu. Galdetu pizza banatzaileari eta jakingo. Zuregandik hurbil egongo da horrelako lekuko zaharren bat, bere etxean TBa ikusten, Tuentirekin endredatzen edo Wiiarekin sekulako pasada ematen ilobari.
Bada, horrelakoren bat ezagutuz gero, hartu Olentzerok ekarritako bideokamera eta zoaz galdetzera ea noiz erein behar, ilgoran ala ilbeheran, nola prestatzen den intxaur-saltsa, nola dopatzen ziren idi-probetan, nola kortejatzen diren ardiak… Zahar horiek gustura egiten dute hitz aspertua, askotan askaltzera gonbidatzen dute eta, besterik ezean, kargatu grabatutakoa ahotsak.com-era.

© humorenlared.com

¿Te has quedado con las ganas? Tienes más de 3.100 puntos de distribución de EL KARMA

Y si quieres la revista en tu casa todos los meses suscríbete

Pincha aquí para ir al sumario de EL KARMA nº 132