febrero 28, 2011

Gora et Labora: Das Kapital

Kapitalak agintzen duen tokian marinelek ez, erantzun nion lagun bati e-postaz politikarien soldatei buruzko koplak bidali zizkidanean.
Zazpi urte nahiko omen ditu politikariak erretirorik gorena irabazteko eta an-tzekoak. Politikari izateko ez dela ikasketarik behar eta gero neurokirurgialari batek baino gehiago irabazten dute. Eta hartutako erabakien ardura dimititzerainokoa inoiz ez.
Koplak, esan nion. Benetako dirua ez dute politikariek irabazten. Benetako dirua kapitalak. Batere demokratikoki aukeratu ez den jendeak. Gure Hipertrolako buruak, esaterako, zapatitosek baino hamaika aldiz soldata handiagoa + akzioak + primak. Hamaika esan dut zenbaki borobila esatearren; zoaz internetera eta googleatu “sueldo Sánchez Galán”. Horrelakoentzat, politikariak belaontzi mastagabetuko txo batzuk besterik ez dira. Politikari-txo horiek ez dute korapilorik askatuko ontzian kapitalak ez badie agintzen. Baina korapilo gehiago eskatzen du kapitalak normalean. Atado y bien atado. Gainera, nahi izanez gero, kapitalak bere ontzia ur bareagoetara eraman dezake edo ontzia saldu. Politikariek ezin dute Estatua saldu. Horrelako mezua bidali nion.
Nola ezetz? Erantzun zidan. Zer dira pribatizazioak, bada? Nora doaz politikariak erretiratu eta gero? Demokrazia dago txo horiek hautatzeko, ez besterik.

Gorka Azkarate © humorenlared.com

Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate

Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados