abril 4, 2011

Gora et Labora: Energia aurrezten

Industria Ministroari egokitu zitzaion fardela. Petrolioaren prezioarekin zerbait asmatu behar. Barne Ministroak bixkarreko adeitsua industriakoari: “Ezin bada, gutxienez plantak egin”.
Ministroa Estatu Idazkariekin batzartu zen luze. Errepideren bat itxi, matrikula bakoiti-bikoitien kontua, autorik gabeko egunak, autorik gabeko orduak… Gozo jarri zen Estatu Idazkari bat 150 zalditik gorakoentzat zerga bereziarena entzun zuenean… Eztabaida luze su-tsuak. Ezer erabaki ez.
Estatu Idazkariak batzartu ziren azpi-idazkariekin eta zuzendari orokorrekin. Ideien zaparradak eta ideien tanta hotzak baina ezin ezer erabaki. Zuzendari Orokorrak batzartu ziren Zerbitzu-Buruekin. Egunak joan, egunak etorri eta Rumasako zorra baino handiagoa zen ideien bilduma baina oraindik ez zen IDEIA antzematen. Zerbitzu-Buruek teknikariekin bilera eta teknikariak galderarekin azken bulegari, bedel eta bekadunarenganaino: nola aurreztu errekin?
Azkenean bekadun bati bururatu omen zitzaion. Ezin bazen auto kopurua murriztu, ezin baziren autoen zaldiak mugatu, lastertasuna mugatu beharko. Bikain Indurain! Kalkulatu zutenean neurria hutsaren hurrengoa baina autobideetako pegatinak aldatzea ikusgarria zen eta gobernuari, moteltasun berriak, dinamismo itxura emango ziola erabaki zen.

Gorka Azkarate © humorenlared.com

Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate

Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados