abril 4, 2011

Papeles y electrones: Librezale

“Contua duc, muticoa izcutatu eta andic illabete batera, Marchoco leen igandez oquer ez banago, basurde zuri bat azaldu cela erriaren cale bacarretik barrena. Iragan egunetako edurraren ondaquinez jostatzen ari ciren ume batzurengana jo omen cian, eta anche geratu omen uen, beguira, lasai oso…” Urtebete iragan da basurde zuria, Librezale.org taldearen ikurra, bihurtu zenetik. Gogoratzeko. Obabakoak liburua berrirakurri dut. Zorionak, Librezale!
Librezale.org taldeak software librea euskaraz sustatzeko taldea da.
Software librea eta euskaratua deskargatzeko web txukuna prestatuta daukate Airean zerbitzarian, Mundurat mitiko haren oinordekoan. Elkarri laguntzeko foroa eta posta zerrenda antolatua daukate. Webgunean software libre munduko albisteak agertzen dira eta Twitter eta Identi.ca-ko #librezale berriak ere bai.
Kezkatuta daude Librezale.org-koak. Hainbeste foro, sare sozial, posta zerrenda… eta neskak inondik agertu ez. Euskalteleko publizitate kanpainan bezala, Librezalen agertzen diren guztiak gizonezko. Emakunderi laguntza eskatu beharko.

© humorenlared.com

¿Te has quedado con las ganas? Tienes más de 3.100 puntos de distribución de EL KARMA

Y si quieres la revista en tu casa todos los meses suscríbete

Pincha aquí para ir al sumario de EL KARMA nº 134