 |
Duela gutxi, “… bota dezagun demokrazia txerri askara!” dioen Oskorriren abestia ikastetxeetan polemika sotu zuen antidemokratikoa omen delako.
Egileak, X. Amurizak, abestia defendatu zuen. Idatzi zuenean probokazio pixka bat egon zela ez zuen ukatzen baina oinarrizko eskubide batzuk gabe demokraziarik ez dagoela, sasizko demokrazia baizik…
Ez jauna! Orain demokrazia egon badagoela irakasten da ikastetxeetan! Hiritartasun irakasgai berria ezarri da, besteak beste, hori i(ra)kasteko. Hedabideak ez dira nahiko, nonbait.
Ikasleek gelako ordezkaria hautatzen dute, eta herritarrek alkatea, lehendakaria eta Estatuko Presidentea. Eta garrantzitsuena: Athleticeko presidentea ere demokratikoki hautatzen da.
Badago demokraziarik! Parte hartzeko, Rubalcabaren kotoi-proba pasatu behar, besterik ez. (Eta nazionala izan behar, jakina, ez diegu atzerritarrei bozkatzeko ardura emango gure herria ezagutzeko astirik ez dute izan eta).
Telefonican 20.000 lagun langabeziara. Mozkinak oso handiak izan badira ere, jabeen etorkizuna zaindu behar. Milioiak irabazten dituzten batzuk hartutako erabakia. Potroak behar erabakiak hartzeko, (guztiak gizonezko), eta lezioak emateko: se necesita contención salarial y del gasto.
Nortzuk langabeziara? Izan gaitezen demokratak behingoz; bozka dezagun! Bota ditzagun!
Gorka Azkarate © humorenlared.com |
Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate
Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados