junio 8, 2011

Gora et Labora: Edukazio okerra

Almodóvar zinegileak La mala educación filmean bere gaztaroko hezkuntza sistema salatzen zuen. Autoritarismoa, ikasleenganako bortxa… Espainia faxistak bere isla zeukan hezkuntza sistema hartan. Sexu apetei uko egiteko konpromisoa zutenek, -apaizek, serorak-, emozio-hezkuntzan maisu-maistra zebiltzan. Ikastetxe askotan torturatzen zen.
Kontuak ez ziren unibertsitatean gehiegi hobetzen. Langileen seme-alabek historian lehenengo aldiz unibertsitateraino iristeko aukera eskuratu zutenean, Europako unibertsitaterik tamalgarrienetakoa topatu zuten. Ikasle piloa metatuta aulki baino ipurdi gehiago zeukaten ikasgeletan. Dikatado-txoen metodoa, diktadura garaiari zegokion legez: irakasleek bere lezio magistralak diktatu eta ikasle batzuek, -eskerrak fotokopiei-, apunteak jaso. Buruz  ikasi behar, zentzurik ez zeukaten kalkuluak egiten ikasi, kritikari, eztabaidari, lekurik ez. Kopiatzeko gaitasuna neurtzen zuten azterketak.
Zigor fisikorik ez egun, tratu txarrak orain psikologikoak besterik ez. Esaterako, zenbait irakaslek umeak “ez dut kidearekin hitz egingo” ehunka aldiz kopiatzera zigortu. Hobeto hitz egiten eta idazten irakatsi behar duen eskolak solasa debekatzen.
Eta, esan behar, hiru hamarkadatan, gure hezkuntza sistemak, oraindik ere ez du lortu hainbat ikasle gure hizkuntza propioan erabateko analfabetismotik ateratzea.

Gorka Azkarate © humorenlared.com

Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate

Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados