julio 4, 2011

Deformatika: Status.net, Inbox2, akanpadak eta Saramago

Baten batek pentsa lezake titulua nahiko kriptikoa dela baina saiatuko naiz azaltzen. Status.net da aspaldidanik ezagutzen dudan proiektua, identi.ca microblogging plataforma izan da software honetan oinarritzen den proiekturik interesanteena. Nolabait esateko Twitter askea.
Twitter, Facebook, posta-e, zelako nahaste borraste… Lasaitu zure burua, Inbox2.com dator laguntzeko. Aplikazio honen helburua da kudeatzea dituzun sare sozialeko kontuak: Facebook, Twitter, Linkedin, Gmail, Yahoo… Putadarik handiena momentuz Windows-entzako dagoela.
Maiatzak 15eko haserretuen akanpadak non-nahi sortu dira eta Hego Euskal Herriko 4 hiriburuetan ditugu, eta nola ez, sarean ere eta bakoitzak domeinu desberdin baten menpean: http://bilbao.tomalaplaza.net/, http://15mpamplona.org/eu, http://acampadagasteiz.com eta http://plazan.net/ (Donostiakoa). Azken honek status.net erabiltzen du http://sarea.plazan.net/-en.
Hauteskundetan Bildu eta boto zuria izan dira irabazle bakarrak (gainontzekoek galdu dituzte boto kopuru ezberdinak, baina galdu). Lehenengoaren kasuan ez dakit zer esango zuen Ezker Batuari botoa eskatzen zion  Saramagok baina bigarrenean Ensayo sobre la lucidez-etik aterata dirudi.

Mintxu S. López © humorenlared.com

¿Te has quedado con las ganas? Tienes más de 3.200 puntos de distribución de EL KARMA

Y si quieres la revista en tu casa todos los meses suscríbete

Pincha aquí para ir al sumario de EL KARMA nº 136