julio 28, 2011

Gora et Labora: Bankutik bankura

Gaur didaktikoa izateko gogoarekin altxatu naiz. Bankuei buruz idatziko. Bi banku mota daude: onak eta txarrak. Onak, parkeetan-eta topatuko dituzue. Eserita egoteko balio dute. Udal batzuetan bankuak inor etzanda ez egoteko gailuekin erosi eta utikan eskale lotiak. Horiek ere banku onak baina.
Txarrak besteak dira. Diruarekin eta etxearekin geratzen diren horiek. Benetan behar ez dutenei bakarrik mailegatzen duten horiek: 50 urteko mailegua lortzeko 2 nomina eta 11 abal. Sinatu hemen. Etxebizitzarekin batera, bizitza-asegurua, etxebizitza-asegurua, bi kreditu-txartel, helbideratze guztiak, eta notarioak berak ulertuko ez dituen klausulak. Hori,  edo eskatu dirua amonari.
Baina didaktikoa izateko nire asmoa ahaztu baino lehen, bankuek dirua biderkatzen dute. Teoria ekonomiko oinarrizkoa. X euro kopurua eskuratu zuten auskalo nondik eta horren 1/10 erreserba bezala tinko mantendu eta beste 9/10 “lanean” jarriko, hau da, mozkinik handiena aurreikusten den guneetara bideratuko.
Problema. Banku batek 1000 du, beste bati bere 9/10 utzi, honek hirugarren bati ere bere 9/10 utzi. Lehenengo bankuak 1000 du eta 900 mailegatu du. Bigarren bankuak 900 du eta 810 mailegatu… Ematen du hiru bankuko sisteman 2710 ibili dabilela, ezta? Piramidearen timoa. Airean gazteluak. Mozkin pribatu galera publiko. Bankuak.

Gorka Azkarate © humorenlared.com

Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate

Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados