octubre 3, 2011

Gora et Labora: Zergez $aminez $uminez

Arrasateko kooperatibetan, garaietan, soldaten ratioak eztabaidatu ei ziren. Gehien irabazten zuenek gutxien irabazten zuenek halako hiru ezarri ei zuten muga. Negozioak ondo nonbait eta inguruko enpresa pribatuetatik kudeatzaileak tentatu. Ratioa 1:15eraino igotzeraino igaro ziren urte gutxiren buruan. Sustatzaile onenak saritu eta taldean mantentze aldera egindako ahalegina.
Enpresa pribatuetan, futbolean bezala, ez dago mugarik. Zure telefono konpainian, zure elektrika konpainian, 1:4000 ratioa egon daiteke. Datua ez duzu fakturan topatuko.
Telefonicakoen azken EREa, 6.500 langile kalera,  zuzendaritza batzordetik bizpahiru lagun kanporatzea baino merkeago izan da soldatetan. Zuzendaritza batzordekoek kalkulua.
Kapitalismo Liberalismoaren bitxikeriak. Sistemarik onena da aberastasuna sortzeko, bai. Kutsadura, armak eta beharrezkoak ez diren hainbat gai sortzen baditu ere, sistemarik eraginkorrena. Aberastasuna banatzea problema baina badago birbanatzeko mekanismo eder askoa: zergak. Zerga zuzenak batez ere.
Lan errentak, oraingoz, kapital errentak baino lau aldiz gehiago ari dira Ogasun diru kutxa elikatzen. Eta?
Gure zerga-aholkulariak %28 zergetan ordaintzeaz akiturik, dena saldu eta hotelez hotel dabil. Orain, espekulatzen, ez da inoiz %10ra ailegatzen. Sartu sosak paradisu fiskaletan. Bere azken aholkua.

Gorka Azkarate © humorenlared.com

Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate

Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados