 |
Duela 75 urte, azaroaren 20an, Buenaventura Durruti bala batez hil egin zen/zuten. Bala bat toraxean.
Bala hura faxistena, troskoena, estalinistena, anarkista-kainistena edo Durruti dorpe batena izan zela eztabaidatu zen. Historiak ez du oraino argitu.
Durruti, zenbait langile eta nekazarientzat, karisma handiko liderra izan zen. Bere garaiko sistema politikoa, errepublika, arbuiatu zuen. Burges klaseak antolaturik eta burgesen sistema zela zioen. Burgesek boterea galdu baino, faxismoa nahiago izango zutela zioen. Langile eta nekazariek boterea lotsagabe eskuratzeko eskubidea aldarrikatu zuen. Faxistek aurrea hartu.
75 urte geroago, langileak klase pribilegiatua ematen dute iraupen luzeko langabetu, betiereko bekadun eta mileuristazpikoen ikuspegitik. Sindikatuak klase horren pribilegioen defendatzaile bilakatu. Langileen klasean sartzeko prekarietatea izaten da atea.
Baina kontuari buelta emateko hauteskundeetara deitu du Leonekoak, Durrutiren herrikideak. Urdin argia edo urdin iluna hautatuko. Internazionalista gureak edo besteak. Ezker batasuna, batuagoa edo bakoitza. Demokraziaren jaia.
Baina gero, zor publikoa guztion artean ordaindu beharko. Eman botoa alderdi serio bakarrari, eman botoa Karma Iraultzaile Tolesgabearen Alderdiari. KITAri. Zorrak KITA!
Gorka Azkarate © humorenlared.com |
Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate
Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados