 |
Es triste de pedir pero más triste es de robar; kartzelatik irten berria nauk ta laguntzatxue behar diat busa hartzeko… Horrela eskatzen ziguten garaietan goxokia zainetatik sartzeko gutiziaz hortzak urtetan garbitzen ez zituzten haiek.
Aspaldi honetan ez dit inork horrela eskatu. Iluntzean parkeetan zirriak egiten ibiltzen ez garelako izango da. Egun, alaiago eskatzen didate: llevo lotería! Eta esalditxoarekin eskubaloi talde bati, tabakismoaren kontrako ikerkuntzari edo sevillanen akademia bati laguntzeko gonbitea. Gobernuz kanpo erakundeei laguntzeko aukera, loteria. Espainiar estatu txiroari laguntzeko aukera, loteria. Saltzeko geratzen den azken enpresa publikoa, Loteria. Aurrekoan, hortxe-hortxe ibili ziren. Zorra publikoa txikiagotzeko saltzekorik ezer ez eta Loterias del Estado-ren puxka enkantean. Lau xoxa hartzeko eta azkenean saldu ez. Krisiak krisi, beti aurrera. Abenduaren 23an Soriako komentu batean, Cuencako harategi batean suertatu dela jakingo dugu. Bekaitza. Osasuna munduko ondasuna.
Aurten, loterian aurreztuko dudanarekin, hiru kubilete eta bolatxoa erostea pentsatu dut, merkatu librean murgiltzera. Baina liberalismo garaietan Non dago bolatxoa jokoa debekaturik dagoela esan didate. Hemen ere, hainbat delinkuentzia motatan legez, Estatuak monopolio.
Gorka Azkarate © humorenlared.com |
Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate
Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados