Deformatika: Uhinez osatutako amarauna
Internet eta irratiak? Ba ez, ez nago txantxetan (beno, agian bai), Gaur egun Euskal Herrian entzuten (edo entzunarazten esan beharko genuke?) diren irrati ia guztiek sarean daukate esparru berezia: Cope, Ser, Intereconomía, Onda Cero, Radio Euskadi. Guztiak jarraian ikustean hotsikara sortzen dit, glups! Euskal Irratien presentzia sarean ez da kontu berria, orain dela 10-en bat urte www.irratia.com proiektu aintzindaria sortu zen Patxi Gaztelumendi eta Javi Zabalaren eskutik, ibilbide luzea egin dute eta hainbat moldaketekin aurrera jarrai-tzen dute, taldea handituta baina lehenengo kemenarekin. Euskal Herri mailan dauden irrati euskaldun gehienak Arrosa izeneko proiektuan biltzen dira (www. arrosasarea.org), irratsaioak elkartrukatuz sare oso interesgarria sortu dute, ipar eta hegoaldeko irratiz osatuta eta euskara ardatz nagusia izanda. Irrati libre zein komertzialak biltzen dira eta, dirudienez, elkarbizitza ona omen da, je je. Sare honen bultxa-tzaileen artean euskal irrati libre dekanoak topa ditzakegu: Hala Bedi Irratia (www.halabedi.org) eta Tas-Tas Irratiak (http://tas-tas.org), lehendabiziko urte gogorrak gaindituta, bizirik diraute. Beste eredu desberdina Info7 irratiarena da (www.info7.com), aurrekoak ez bezala, honek ez du baztertzen publizitatea edo herri erakundeen diru laguntzak izatea, bere neurrian. Mugimendu honek ez du mugarik, beste proiektu batzuk martxan daude, sortzen, berpizten: Agurainen, Iruñean, Santurtzin… Hurrengo urratsa gure mugikorretara heltzea izan da www.uhinbak.eu programaren bidez. Mintxu S. López © humorenlared.com |
¿Te has quedado con las ganas? Tienes más de 3.200 puntos de distribución de EL KARMA
Y si quieres la revista en tu casa todos los meses suscríbete