enero 23, 2012

Gora et Labora: Urtarrileko malda, Gora!

Atzean utzi dugu Jaungoikoaren hamaikagarren urtea. Hamaika entzuteko jaio gaitunk eta dagoeneko ohitu egin gara botere faktikoei merkatuak deitzen. Botere faktikoen pentsura dauden bi alderdien bikien artean hautatzeari demokrazia deitzen.
Urte zaharrak egiazko perlak utzi zizkigun. Langile publikoei berriro ere lan baldintzak murriztera zihoan Jaurlaritzako bozeroaleak lan eskubideak murrizteari, langileen lan baldintzen eskubideen itxaropenak aldatzea deitu zion. (Itzulpena gurea).
Berriro ere, langileak kale gorrira bidaltzeari enpresa birmoldatzea, modernizatzea, deitu zitzaion. Lana erregulartzea. Soldatak murrizteari, soldatak krisiari doitu. (Nafarroako presidentearen soldata %33 igotzeari, soldata eguneratu).
Neomonarkikoek berriro ere errealistatzat  euren buruak, errege negozioei koipe emanez. Borboiek €hunka milioi €raman dituztela? Amen.
Bere curriculumean sindikalista jator baten semea izatea eta saxoa jotzen dakien plantak egiten jakitea daukan jauregiko politikariak garraio greba bati xantaia onartezina deitu zion asaldatuta. Garraiolariek bahitu nahi zituzten beste langileak. San Tomas egunean taloa beluago, hotzago jatera behartu. Onartezina.
Grebak, NBA, aire-kontrolatzaileen apetak dira. Guk 24 orduko lan-uzteak, ordu-puntetan %100 zerbitzuarekin.
Dozena bat zorion ekar ditzala urte berriak.


Gorka Azkarate © humorenlared.com

Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate

Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados