marzo 4, 2012

Papeles y electrones: Tiraka.net

…eta tiro eta tunba eta tiro beltzari / eta tiro eta tunbaaa belarrimotzari…
Horrela abesten zuen, oso oker ez banago, irrati-nobela bateko pertsonaia nagusiak, karlista armadan sartutako beltzak. Atxagaren irrati-nobela zaharra.
Ez dakit ondo zergatik baina doinu hori etortzen zait burura tiraka.net horretan klik egiten dudan bakoitzean. Nire buruan tiraka hori tiroka bihurtu da eta jomugan jarritako gaurko belarrimotzek eta muturbeltzek (!?), tiraka irakurri dute eta ez dute batere irribarrerik egin. Irudimen hutsa.
Bere deserosotasunetik idazten dute tirakakoek.
Euskaraz bizi nahi dugunok bakarrik ezagutzen dugun deserosotasunetik, bere hizkuntzan nahiko lasai bizi diren gehienek nekez imajina dezaketen deserosotasunetik. Batzuek ezin hizkuntza bat normal erabili, besteek ezertarako ez lana bilatzeko bakarrik behar duten hizkuntza bat ikasi behar.
Zorionez egun ez gabiltza ez tiroka. Tirakakoak, besterik gabe, bere alderantz tira eta tira ibiltzen dira. Belarritik tira, ez belarrimotzari baizik eta administrazio beltzari. Normala. Normalizatzeko bidean.

© humorenlared.com

¿Te has quedado con las ganas? Tienes más de 3.200 puntos de distribución de EL KARMA

Y si quieres la revista en tu casa todos los meses suscríbete

Pincha aquí para ir al sumario de EL KARMA nº 142