Gora et Labora: The Spanish Revolution
deitu zioten munduan M15M hari. Hilabeteetan kalea okupatu zuten beste okupaziorik ez omen zeukatenek. Demokrazia gehiago, lapur gutxiago aldarrikatzen. Espainiako errege-demokrazia errealak sakrifizioa besterik agindu ez eta gobernu berria hautatu da, langabezia helburu. Ministro bizkaitarra eta guzti. Ministro misil-saltzaile ohia, seguritate pribatuan aritua. Mertzenario esaten zaie kontrarioenak direnean baina aldekoei segurtasun enpresa pribatuak. Defentsa egitasmoa: sakrifizioa eta modernizazioa. Iskilu berriak, beraz. Krisi garaietan gurina baino, kanoiak hobe. Eta, kanoien industriak ere, merkatuak behar. Saltzaile finek merkatuak sortu: lehenengo urratsa, gobernu bat bere testuinguruan kokatu, bere inguru bortitzean bakea eta segurtasuna mantentzeko dohaina onartu behar zaio. Merkatu-akordio batzuk adostu. Lehengaiak erosi, armak esportatu. Konfiantza botoa edonork merezi. Bigarren urratsa erregimenaren krudeltasuna salatu. Emakume, umeen egoera latza; oposizioko martirren bat ezagutarazi. Horrelako diktadurek hainbeste arma metatzearen arriskuak nabarmendu. Oposiziokoei armak saldu eta, behar izatekotan, beste “babes” lehergailu batzuk. (Alboko) ondorioak. Zibil kontagaitz batzuk gutxiago. Merkatu akordio berriak berriro gobernu izena hartuko duen oligarkiarekin. Finak. Gorka Azkarate © humorenlared.com |
Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate
Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados