Gora et Labora: Soldata maximoak
![]() |
|
Azken hamarkadetan izan dugun ministrorik aurrerakoienak, Luis del Guindotik eroriak, sekulako mozketa egin die zenbait bankutako zenbait goi karguri. Diru publikoarekin bere bankuetako kutxa hustuak bete zituztenak zigortu ditu: aurrerantzean soldatetan maximoak ezarri dira. Akziodun biltzarrekoekin urteetan zazpi zifratako soldata duin batengatik borrokan eta halako batean etorri da De Guindous jauna eta akziodunek agindu ezin zezaketena, honek dekretuz: gehienez 600.000 eurorekin ordaindu beharko fakturak eta zergak. Saiatu behintzat. Gerrikoa estutu beharko. Bi esku eztarria estutzen baino broma astunagoa. Bukatu dira Bankiako bezalako pagotxa haiek. Diru publikoko iturritik 4.500.000 € edan eta gero, kontseiluko lagunen artean 10,5 milioi banatze hura. Llegó De Guindous y mandó a parar. Sefiní. Soldata batzuei goi-muga jartzea, bere garaian minimoak ezartzearen pareko erronka izan da. (Minimoa ez da ukitu: 641 euro erorekin zer erosi? Eroskitik Tanatoskira). Gutxik antzeman dugu maximoak ezartzeak, aurrekari bezala, sistemari ekar dakiokeen iraultzaren tamaina; sekulako urratsa, one small step for man, one giant leap for mankind! Baietz hemendik urte gutxitara maximo horietatik gora gure De Guindousen soldata, bai, baina kontuz, Guindous jn., aurrekari arriskutsua ezarri duk! Gorka Azkarate © humorenlared.com |
Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate
Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados