Papeles y electrones: Euskaldunbihotzekoak
![]() |
|
![]() Euskaldunbihotzekoak horretan sartu eta iheska doan mamu baten itxura zuri-beltza duen E bat-edo topatuko duzue. Euskara sustatzeko lelo horietako bat. Ikurreko mamua legez ihes egiteko gogoari eusten badiozu, une batez, eta hor, nonbait, klik egiten baduzu, euskara sustatzeko istorio, kontu, proposamen batzuk topatuko. Euskal Herrian euskaraz txapa galdu bazenuen eta antzeko beste zerbaiten beharra ikusten baduzu, hortxe aukera: korrika ihes doan mamutxoa, nortasun agiria galdu duenaren ikara-aurpegia duen mamutxoa. Diseinatzaileren batek lerro hauek irakurriko balitu, mesedez, arren, otoi: jar zaitez harremanetan Euskaldunbihotzekoak webguneko kudeatzailearekin. Ideia horiek eta diseinu pro batzuk elkartuz, hizkuntza gutxiagotu bat salbatzea bideratua… Besterik ez da behar. © humorenlared.com |
¿Te has quedado con las ganas? Tienes más de 3.200 puntos de distribución de EL KARMA
Y si quieres la revista en tu casa todos los meses suscríbete