mayo 19, 2012

Deformatika: Zure datuak eta fitxategiak hodeian gorde (eta ez, ez dut ezer erre)

Googlek hautsak harrotu ditu bere Gdrive zerbitzuarekin. 5GBko tokia eskaintzen du zure eduki digitalak gordetzeko “hodeian”, hau da interneteko zerbidore sare deszentralizatu batean (mande?). Ba dira 20ren bat aplikazio Gdrive-ekin lana egin daitezkeenak, bideoak editatzeko, faxak bidaltzeko, etab. Baina adi, holako zerbitzuak ez dira berriak eta “hodeian” zure fitxategiak gordetzeko aplikazioak eta zerbitzu asko dira eta batzuk, gainera, Gdrive baino aukera gehiagorekin. Azter ditzagun…

www.dropbox.com Ez dakit lehengoa izan zen baina bai lehenetarikoa. Gutxiago eskaintzen du, 2GB baina trukutxo batzuekin 10GB -ra heltzeko aukera daukazu. Irakurri hemen: http://goo.gl/vFWfx. Punturik interesgarrienak: multiplataforma eta oso sinkronizazio bezero ona.

www.box.net Ezaguna aplikazio asko dituelako integraturik bere zerbitzuan. Doako kontuan 5GB ematen dituzte, baina android duen mugikor batetik ematen baduzu alta 50GB lortuko dituzu. Sinkronizazio bezeroa badu baina ordaindu beharreko “plan”ekin.

www.skydrive.live.com Microsoft-eko aplikazioa ondo hasi zen, 25GBko doako kontuak eskaintzen, baina betiko moduan, txarrerako aldatu du: sinkronizazio bezeroarekin batera 7GBra jaitsi du zerbitzua.

www.icloud.com/ Nola ez, Applek ere bere zerbitzua prestatu du 5GB eta Ipad, Iphone eta Mac-a baduzu etekinak aterako dizkiozu, bestela, jai.

https://one.ubuntu.com/ Gure Ubuntu maitatuak badu baita zerbitzua, 5GBko eta windows-en ere sinkronizatzeko bezeroarekin.

Mintxu S. López © humorenlared.com

¿Te has quedado con las ganas? Tienes más de 3.200 puntos de distribución de EL KARMA

Y si quieres la revista en tu casa todos los meses suscríbete

Pincha aquí para ir al sumario de EL KARMA nº 144