junio 18, 2012

Papeles y electrones: Status.blogsoviet.com

Garai batean sare sozial eta egun gizarte-sare deitzen diren horien artean, ez dira gutxi software libreren filosofiarekin eraiki direnak. Ez dituzu egunero hedabide pribatu zein publikoetan aipatuak ikusiko, ez dituzte zure zergekin ordaintzen diren zerbitzu publikoetan hobetsiko, baina egon badaude. Eta egon daudenez bada erabiltzaileak eta jarraitzaileak dauzkate.
Milaka milioika lagun eta jarraitzaile izatea baldin bada zure ametsa, hobe duzu tuiter edo feisbuk edo tuentiren eraztun zein baino zein estuagotik igarotzea. Hobe duzu pribatutasun eta horrelako txikikeriei gehiegi ez erreparatzea eta irakurri gabe ere onartu kutxatilatxoa bete eta  klik, onartzen dut; hemendik aurrera ez zuen bezero, zuen produktua izango naiz. Dena doan eta fedea besterik ez da behar. Amen. Sinatuta hemen.
Ehunka lagun eta jarraitzaile izatearekin konformatzen baldin bazara eta sinatzen dituzun kontratuekin xuhur horietakoa baldin bazara, zoaz identi.ca edo status.blogsoviet.com bezalako gizarte sare batera. Euskaraz (ere) topatuko.

© humorenlared.com

¿Te has quedado con las ganas? Tienes más de 3.300 puntos de distribución de EL KARMA

Y si quieres la revista en tu casa todos los meses suscríbete

Pincha aquí para ir al sumario de EL KARMA nº 145