septiembre 5, 2012

Deformatika: Dirurik gabeko alternatibak (egon badaude)

Ummm, Espainia interbeniturik, Nafarroako aurrekontuetan murrizketa sozial etengabeak, Euskal Autonomia Erkidegoan murrizketak baita hezkuntzan eta kulturan, Osakidetzan… Gizarte laguntzak eta oinarrizko errenta (RGI delakoa) jasotzen dutenak kriminalizaturik, gero eta langabezia gehiago, enpresak ixten, milaka miloi euroko diru-laguntzak bankuentzako… joder, zelako panorama, eta guk zer egin dezakegu?
Lehenengoz eta behin argi izan arduradunak zeintzuk diren, gure haserrea haienganatzeko, eta guru atala amaraunean dagoenez kokatuta, ba hona hemen sareko alternatibak: www.sindinero.org eta www.recetasmierdaeuristas.com izan behar dira zure totem berriak: produktuak, errezetak, zerbitzuak eta, oro har, baliabide asko eta asko dirurik gabe lor daitekenak.


www.cdlibre.org/consultar/catalogo/ Windows-entzako doako software libreko katalogoa. GNU/Linux-en gehiena eskura daiteke dohainik, MacOS-en aldiz gero eta gutxiago baina egon badaude: http://opensourcemac.org/

Besteen diruaz zure proiektua finantzatu, bankurik gabe

Baldin badaukazu finantziazioa behar duen proiektu bat crowdfunding izan daiteke zure alternatiba: jende asko+aportazio txikiak hori da ekuazioa: www.goteo.org da ezagunena estatu mailan baina ez bakarra: www.lanzanos.com, www.latahonacultural.com, www.verkami.com, www.filmutea.com. Nazioartean ezagunena eta eraginik handiena daukana www.kickstarter.com da.

 

Mintxu S. López © humorenlared.com

 

¿Te has quedado con las ganas? Tienes más de 3.300 puntos de distribución de EL KARMA

Y si quieres la revista en tu casa todos los meses suscríbete

Pincha aquí para ir al sumario de EL KARMA nº 146