Gora et Labora: Ikasturte berria
![]() |
|
Iraila. Berriro ikasturte berria. Aurten bai. Aurten, aurreko urteetako nahi baina ezin haiek bai beteko. Hasteko, hizkuntzak: kiosko ikastaroak. Portugesa, italiera, greziera ikastarorik ez dago. PIGSen gainbehera ekonomikoaren ondorioak. Errusiera, ordea, hortxe. Aberats berriena omen. Tira, bere garaian proletario zenbaitzuk errusiera ikasi zuten handikiak komunismoarekin izutzeko. Gaur zertarako? Errusiar Federazioko mafio-kapitalismoak, barka pleonasmoa*, ez dauka glamourrik. Ingelesa ordea edonork daki. Gu etsita. Handienen artean, frantsesa gainbehera. Iparraldean izan ezik. (Más…) |