noviembre 11, 2012

Papeles y electrones: Irinak eta urunak

Blogik mamitsuena topatu dugu oraingoan: http://irinaketaurunak.wordpress.com/
Ogiaren formula, gaztarena bezala, oso sinplea beharko luke. Lagun bat erruz asaldatzen zen gaztaren osagaien zerrenda etiketan ikusten zuenean. Osagaiak! Gazta bada esnea eta gatzagi, kitto!, zer bestela?! Askoz jota, ze esne mota den argitu kalekumeei!

Ogiaren osagaiak ere, ura, irina, legamia, gatza eta kito beharko lukete. (Kito hori ez da beste osagai bat, jakina, zerrenda bukatu dela adierazteko modua baizik). Begiratu duzue inoiz hipermerkatu bateko ogi luze bateko plastikozko estalkiko osagaien zerrenda? Horrelakorik egin baduzue inoiz, behar bada, irina eta legamia erosi eta ogia etxeko labean erretzeko gogoa izan duzue.
Irinaketaurunak bloga leitzen, gainera, ikasiko duzue ez dela txapata esan behar ciabatta baizik, ogia ez dela barretan saltzen, (ogi) luzeetan baizik, ogia ez dela egosten, labean erre egiten dela…
Kulturaren oinarri-oinarrizkoena, sabela betetzea. (Jan da lo; Jexux, Maria ta Koxe, beti jan ta beti gose).
Ogia etxean egiteko gogorik? Irinak eta urunak gogoa piztuko.

© humorenlared.com

 

¿Te has quedado con las ganas? Tienes más de 3.300 puntos de distribución de EL KARMA

Y si quieres la revista en tu casa todos los meses suscríbete

Pincha aquí para ir al sumario de EL KARMA nº 148