noviembre 12, 2012

Gora et Labora: Julián Pavón

Lagun batek esan zidan, txantxetan baina esan zidan. Espainiako ekonomia krisia ulertzeko katedradun txit jakintsu batek hogei minutu. Yuotuben.
Joan naiz bada Youtubera bost minutu galtzeko asmoz eta hortxe Julián Pavón katedraduna bere traje-gorbatarekin arbelean formula zaharkitu batzuk klarionaz zirriborratzen. Horixe da nik gogoan dudan unibertsitate eredua…
Katedradunari inork ez dio bideoan erantzunik ematen, galderarik egiten. Elkarrizketarik ez, debaterik ez. Pulpitua bezain sakratua zen unibertsitate postfrankistako tarima. Katedradunek ere, apaizek bezala, norberak bere liburu sakratua. Askotan liburu bat eta bakarra.
Pavónek dena azaltzen digu. Ekonomia krisia konpontzerik ez dago. Alemaniar bankuen menpe egonik espainiarrek ezin dituzte zergak jaitsi eta gastua igo, ezin, beraz, langabeziari aurre egin. Beraz, sistemak, berez, konpondu beharko dena. Baina hori ez da txarrena. Txarrena Txina guztiaren atzetik itzalpetik dagoela da! Deskuidatuz gero Txinatarren morroi bihurtuko gara… En fin.
Horrelako ekonomia katedradunekin Nobel sariak Espainiako unibertsitatean Bilbon zirimiria bezain arrunt beharko lukete. Baina txinatarren erruz, ziur aski, Espainiako unibertsitateak hirugarren mundukoen ligan jokatzen dute. Eta gehienetan galdu. (Eskerrak futbolari!)

Gorka Azkarate © humorenlared.com

 

Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate

Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados