noviembre 24, 2012

Deformatika: Hauteskunde ostekoa, Micro$oft-eko hurrengo madarikazioa, Ubuntu eta zerbitzu interesgarri bat

Ez gara gehiegirik luzatuko baina emaitzak, oro har, ez dira izan lehian egon direnen gustukoak. EAJ garaile baina 3 eserleku galduta, EHBilduk emaitza bikainak baina Gipuzkoan ez horrenbeste, PSE-EEkoek zaplastako ederra jaso dute, 9 eserleku galduta baina dimisiorik ez (tira, Rubalcabaren ildotik), PPk ere hostia ederra jaso du, 3 galduta, baina, tira, badakizue ez dutela inoiz galtzen. Aipatzekoa ere UPyD-ko troll-a jaisten eta jaisten baina eserlekua mantenduta, kaka. Ezker Batua-Berdeak-Ezker Anitza-Los verdes-IU eta ez dakit zer, ridikulu handia eginez eta Aranak dimisioa aurkeztu du. Equo? Quo Vadis? Gainontzeko datuak eta azterketarako konparazioak: http://www.hauteskundeak.net
Hau irakurtzen egongo zarenean windows 7 izango duzu non-nahi, marketing kanpaina itogarriei esker.
Sistema eragile berriak tablet-etara omen dago begira eta aldaketa nabarmenak dakartza interfaze grafikoan. Ondo, windows-eko erabiltzaileak, orokorrean, oso kontserbadoreak dira itxura eta elementu banaketa dela eta. Beste Vista bidean? Je je, ea.  Nire apustu garbia Ubuntu izaten jarraituko da, librea, euskaraz, instalatzeko eta kudeatzeko erraza eta, gainera, doan. Azken bertsioa, bero-bero, 12.10 da: http://www.ubuntu.com/download
Gure datuak hodeian gordetzeko aukera asko komentatu ditugu lerro hauetan: Dropbox, Box, Skydrive… Eta beste aukera interesgarri bat gehitzen zaigu http://bookmycloud.com doakoa, limite gabekoa eta multiplataforma. Gehiago nahi?

 

Mintxu S. López © humorenlared.com

 

¿Te has quedado con las ganas? Tienes más de 3.300 puntos de distribución de EL KARMA

Y si quieres la revista en tu casa todos los meses suscríbete

Pincha aquí para ir al sumario de EL KARMA nº 148