Gora et Labora: PP Gotera
![]() |
|
Espainiako kultura ezagutzeko hatsarrea: PP Gotera y Otilio, chapuzas a domicilio. Komikia izanda ere literatura unibertsal garaikidearen klasiko bat. Lan-harremanak, giza-harremanak oro har, gertu-gertutik, artifiziorik gabe. Protagonistak: PP Gotera, eraikuntza alorreko kontramaisua, bibotetxoa, beti traje-gorbata eta onddo-kapela. Bezeroa pozik uztea, bere kezka bakarra. Otilio, mahoizko peto-prakak eta oihal bereko bisera. Arkatza belarrian, lastoa ezpainetan. Aurreko kapituluan, Gotzone Merkelek, andre aberatsak, mahai bat zaharberritzeko eskatu die. Mahaiari oreka falta zaio. Gotzonek zerrotea erabili behar bada, erabiltzeko gaztigatu die. Pepek Otiliori zerrotea erabiltzeko agindu dio. Moztu du luzeegia zen hanka eta orain mahaia beste aldera desorekatu da. Berriro zerrotea, berriro desoreka. Desorekaren kontra, zerrotea bezalakorik ez dagoela dio Pepek. Zerroteaz tematuz gero, oreka berez lortuko. Pepe enpresaburua da, bere traje-gorbatak konfiantza transmititzen du. Otilio agindupekoa, langilea, alaia. Bezeroek Peperi ardura osoa eman diote oraingoan Otiliok aurreko kapitulu batean zulo bat estali beharrean handitu egin zuelako. Harrigarria bada ere jende askok bere etxeko itoginak konpontzeko PP eta Otiliori deitzen die beti. Hirian ez dago besterik nonbait. Gorka Azkarate © humorenlared.com |
Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate
Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados