marzo 10, 2013

Gora et Labora: Gai nauzu

Armairutik irteteko lotsa. Kontua soldaduskaren garaitetan hasi zen. Garai haietan argi genuen: ez zegoen gauza astunagorik gizonkote bat soldaduskako bere une gogoangarrienak partekatzen entzutea baino. Soldaduska ez egitea erabaki genuen ez arrazoi antimilitaristengatik edo arrazoi etiko-politiko-ideologiko-filosofikoengatik. Ez. Irudika genezakeen etorkizunik ilunena saihesteko: aittona! Konta ezak soldaduska!
Urteak joan, urteak etorri eta lasaitu gara. Egun, inork ez ditu kontu haiek gogoan; errekluta, intsumiso, objektore, bost axola gaurkoei. Egungo TT astunena, ordea, beste hau: Nola lotu zenuen GAI izatea?
Horra: “XX. mende hartan, EGA asmatu zuten. Hasieran etzeon atariko probarik ta, sinesgaitza bada ere, jende askok militantzia hutsez ikasten zuen, ez administrazioaren lan-poltsetan puntuak lortzeko. Orduan, ikasleak erromatarrez jantzita agertzen ziren ETB1eko iragarkietan, pilota partida eta Goenkaleren kapitulu amaiezzzz… Bai, garai haietan etzeon ez Xuxen, ez Euskalbar, ez internetik. Ikasteko Euskadi Irratia edo barnetegietara jun, besterik etzeon, ta etzen batere ligatzen! edo okerrau, beittu noraino iristen ziren batzuk, LIBURUAK erosi, irakurri, arkatzez azpimarratu eta paperezko hiztegietara jo; hutsuneak-bete ariketak, Korrikak, pegatak, kuestaziñoak… Zuok, D eredukumeok, imajinatu ere ezin!”

Gorka Azkarate © humorenlared.com

 

Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate

Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados