Deformatika: El Correo, Lanbide, langabetu maltzurrak eta UPyD
![]() |
|
![]() Kontua larria da, DBEa jasotzen duten pertsonek, eskubide osoa dute legez eta kasu askotan (gehienetan esango nuke) kale gorria saihesteko aukera bakarra izaten oi da. Tamalez, gero eta jende gehiagok eskatu behar ditu, eta El Correo-ren kriminalizazio kanpaina nazkagarria izateaz aparte, hartzaileengan luzatzen duen susmoa ez du oinarririk. Sindikatuek eta Langabetuen Asanbladek askotan salatu dituzte kanpaina hauek eta Arartekoaren aurrean ehundaka izan dira jarritako salaketak http://goo.gl/O6pGe (eta beste honenbeste Lanbideko bulegoetan) tramitean onartzeko atzerapenak direla eta, ezeztapenak etab luze bat. Keskagarriena da bertan agertzen diren datuen igorlea, kanpaina honen bultzatzailea, Lanbide izan omen dela. Ez bilatu enpresarien eta haien elkarteek egindako iruzurrei buruzko informaziorik, edo iruzur fiskalei buruzko artikulu mamitsuak. El Correo-n oso gutxitan ager-tzen da gaia, eta nahiko ezkutuan. Hemen, aldiz, bai: http://observatoriodelacorrupcion.blogspot.com.es/ Ah, eta borobiltzeko UPyDko Gorka Maneirori orrialde osoko perfil gozoa. Ummm, UPyD, Ynestrillas-ek argi du: http://goo.gl/NY99N.
Mintxu S. López © humorenlared.com
|
¿Te has quedado con las ganas? Tienes más de 3.300 puntos de distribución de EL KARMA
Y si quieres la revista en tu casa todos los meses suscríbete