Gora et Labora: Goraipamenak, hagiografiak
![]() |
|
Ohitura zaharra da boterea, aberastasuna, soberan daukatenei buruz balakuz mintzatzea. Printze-printzesak, errege-erreginak, zaldunak eta damak, heroiak, jainkoak, aingeruak, goiaingeruak, profetak, buruzagi mitikoak… Ahozko literaturaren protagonista nagusiak. Egungo prentsak ere boteretsuei, aberatsei, koipea ematen saltzeko biderik emankorrena bilatzen du. Arestian, hortxe ibili dira berri-emaile batzuk marmolezko basilika faraonikoetako printzearen apaltasuna goraipatzen. Nahikoa izan da izen apal bat hautatzea, Frantzisko I., diren eta ez diren balakuak jasotzeko. Zein apala den! Garraio publikoetan ibilia da! Ostatu batean dilistak eskatu zituen behin! Edonorengan ohikoak diren tasunak, heroi eta buruzagirengan, bertute bihurtzen dira. Amancio Ortega batek, esaterako, bere menpeko milaka langile baino diru gehiago irabazi duen gizon langile eskuzabala agertuko da. Merezi duen zorteko gizona. Filantropoa. Bere herrialdea etsialditik altxatu zuena, guztion errespetua irabazi zuena, diziplina handiko gizona, musikazalea, pintura zalea, bere herriko gazteria martxan jarri zuena, langabeziarekin bukatu zuena, Europa osoa txunditu zuena… Gerra handi hura irabaziz gero, horrelakoxea (+ apala) Hitlerren erretratu kanonikoa. Gorka Azkarate © humorenlared.com |
Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate
Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados