mayo 18, 2013

Papeles y electrones: Aldatu.eu

cabecera_EK153_papeles
r153_papeles_aldatu01Unibertsoa aldatzea zaila da. Etengabe mugitzen ari diren partikula, uhin, zenbaezinak. Ekonomia aldatzea zaila da. Etengabe mugitzen ari diren norberekoikeria infinitoak. Gure inguruko lantokikoak, familiakoak aldatzea zaila da. Etengabe aldatzen ari diren sentimendu antzemaezinak… Baina zailena, norberak bere etxea aldatzea.
Urbanita askoren ametsa; kaletik ihes egin eta baserri batera-edo, betiko, ihes egitea. Animalien erdian bizitzera, beste animalia bat legez, naturarekin bat eginik.

Amets horretan laguntzaileak behar. Errealitate hau aldatu beharra zegonk! Ekologista erradikal bihur gaitezen. Utopiko izatetik militante izatera igaro gaitezen. Aldatu beharra dago, aldatu.
JosuKristo haren jarraitzaile haiek legez oparitu ditzagun lanak eta egonezak besterik sortu ez dizkiguten ondasunak. Oparitu ditzagun autoak, LCD telebistak, smart-phone ergelak, ordenagailuak, wiiak, bideo kontsolak, etab.
Sar ditzagun benetan behar ditugun gauzak bizkar-zorro batean: janari apurtxo bat, kantinplora, biraderazko esku-argia, Saizarbitoriaren obra osoa, dildoa, eta ihes egin dezagun landara. Aldatu.

© humorenlared.com

 

¿Te has quedado con las ganas? Tienes más de 3.300 puntos de distribución de EL KARMA

Y si quieres la revista en tu casa todos los meses suscríbete

Pincha aquí para ir al sumario de EL KARMA nº 153