¿Te has quedado con las ganas? Tienes más de 3.300 puntos de distribución de EL KARMA
Y si quieres la revista en tu casa todos los meses suscríbete
¿Te has quedado con las ganas? Tienes más de 3.300 puntos de distribución de EL KARMA
Y si quieres la revista en tu casa todos los meses suscríbete
![]() |
|
Softwarea euskaratzeko aleginak ez dira berriak, azken urteotan ekimen ezberdinak sortu dira maila ezberdinetan lan honi ekiteko (gure herrian ohizkoa denez, mila ekimen gauza bera egiteko, je je). Ez dizuet ezer berririk kontatuko baliabide interesgarri pare bat aipatzen badut:http://goo.gl/zslUl Eusko Jaurlaritzak mantetzen du software biltegitxo hau, bertan gauza interes batzuk egon badaude baina, tira, zaharkituegia… Pena merezi du Xuxen zuzentzailea bertan dagoelako eta beste kontu pare bat. http://librezale.org/ Jatorrena eta aintzindariena, hemen software librezale asko bildu gara itzulpen proiektu amankomunetan parte hartzeko, proiektuak asko dira, Openoffice, Libreoffice, Vuze/Azureus, Firefox eta abar luze bat. http://exelearning.net/jaitsi/ Proiektu hau euskaratuta dago eta aukera polita irakaskuntza edukiak landu ahal izateko. Haiek dioten moduan: “Irakasleentzat web edukiak sortu eta argitaratzeko laguntza handiko kode irekian garatutako egiletasun tresna da”. Gehiago esango nuke nik, IMS eta SCORM 1.2 formatuan gorde ditzakezu edukiak (Moodle-ekin bateragarria) eta baita web orri nabigagarri moduan ere. Txapeau!!! (Más…) |
|