Papeles y electrones: Kinka
Krisiak bizi gaitu eta horrelako izenak bururatzen zaizkigu blog berri bat sortzerakoan: larrialdi, estualdi, trantze, herstura, inguru-latza-menperatzeko-premia… Horietako batzuk, dagoeneko, hartuta; esate baterako: Kinka: zapia buruan eta ibili munduan! Kinka blog horretan irakurleak ez ditu topatuko, oraingoz, Xabier Leteren doinuko testu hitsak, ez. Nahiko doinu alaiarekin hainbat gai jorratzen dira: hezkuntza, filmak, bideoak, koreografiak, berdintasuna, prostituzioa, generoa, feminismoa, sexismoa, testuak, komikiak… Erabili diren doinuak: Grease, Concha Piquer, Danza Kuduro, Tacabro, Pitbull, Checherereche, El Potro Álvarez, will.i.am & Britney Bai, Kinka blogean, besteak beste, Youtubeko bideoetara bideratzen gaituzte, baina milioika bisita dauzkaten mainstreameko bideoen irakurketa kritikoarekin batera, inork gutxik ezagutzen dituen komiki edo blogen irakurketa, ironikoa, irrabarretsua, aurkituko. Datu bat: ahoan bilorik gabeko blog honetan, DEPILAZIOA agertzen da nabermendua etiketen hodeian, GENEROAK, SEXISMOA eta BIDEOKLIPAK hitzekin batera. © humorenlared.com |
¿Te has quedado con las ganas? Tienes más de 3.300 puntos de distribución de EL KARMA
Y si quieres la revista en tu casa todos los meses suscríbete