mayo 16, 2015

Gora et Labora: @EnricDuranG

Errealitatea eraldatzeko hauteskundeetan sinesten dutenentzat, Miren Etxezarretak: “Mundua ez dugu bozkatuz aldatuko”.
Aspaldian bereizi gintuen bi multzotan Umberto Ecok: apokaliptikoak eta integratuak. Lehenengoek sistema kapitalista beltxargaren azken kantan dabilela uste dute. Kapitalismoa laster hondoratuko da. Zurrunbiloan planeta osoa irentsiko du. Araknidoek besterik ez dute bizirik iraungo.
Integratuentzat, ordea, dagoenean bon-bon. Kulturak entretenitzen du eta demokraziak gauzak dauden bezala uzteko aldaketa txikiak onartzen dituen sistemarik onena da.
Hi zer haiz? Apokaliptikoa ala integrator horietako bat?
Beste aukerarik? Gizakian sinetsi eta #faircoin bezalako proiektuek mundua, egunen batean, eraldatuko dutela pentsa daiteke?
Zergatik ez? Bizitzaren lehiak, bizirik irauteko borrokak, kooperazioari utziko dio lekua. Giza eskubideak bermaturik geratuko dira planetako biztanle guztientzat, milaka milioi horientzat, 7.320.000.000 horientzat guztientzat. Palestinan, esate baterako, harresiko bi aldekoak, hesia bota eta elkarrekin nahastuta dantzatuko dira.
Errealitatea eraldatzeko kulturak balio du; artikulu honek balio du. Fede pixka bat besterik ez da behar apokaliptiko alaenak!

Gorka Azkarate © humorenlared.com

 

Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate

Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados