Getxo, 2015-06-28. (Info. Iturria: EFE; itzulpen-laburpena gurea).
“Gaur, Defentsa ministroak, Pedro Morenés-ek, itsas-armadako “Blas de Lezo” fragatari gudu-banderaren emate zeremonia gidatu du Getxon. Ama ponteko, Orleanseko Ana, Frantziako printzesa, Calabriako dukesa, aritu da.
Gudu-bandera Getxoko Real Club Marítimo del Abra eta Real Sporting Club erakunde ezagunetan prestatu da. Klubeko presidenteak, Estanislao Rey-Baltar Boogen jaunak, fragatako ama pontekoari eskaini dio.
Calabriako dukesak erregeren izenean agur amultsua opa egin die fragatako eskifaiakoei eta Espainiaren mesedetan egiten dituzten sakrifizioak eta lan eskerga orbangabea eskertu dizkie.
Printzesak bedeinkatutako gudu-bandera horrek espainiar guztiok ordezkatzen gaituela eta nazio handi baten identitate-ikurra dela gogorarazi du.
Bere aldetik, fragatako komandanteak adierazi du eskifaiaren konpromisoa edozein egoeratan Espainiari zerbitzua egitea dela eta gudu-bandera aberriak eskatzen duenean besterik ez dela altxatuko; behar izanez gero, sakrifiziorik goreneraino.
Horrekin batera, komandanteak azpimarratu du gudu-banderaren ematearekin indartzen dela, oraindik ere gehiago, horrelakorik posible balitz, Itsas-armada eta Euskal Herriaren arteko lotura. Euskal jatorriko marinel multzo kopurutsu batek Espainiaren handitasuna eraikitzen lagundu zuela gogoratu du”.
Gorka Azkarate © humorenlared.com |