enero 2, 2021

Papeles y electrones: Orreaga

r214_deformatikaOrreaga, Nabar Estatu Pentsamendua[1]. Pío Barojarena izan omen zen bromatxoa: ‘pentsamendua’ eta ‘nafarra’, biak esaldi berean… oximoron hutsa.

Ez dakigu ondo nortzuk sortu duten, WordPress euskarri bat erabiliz, blog hori. Artikuluak sina-tzen, sortzaile gutxi, eta are gu-txiago euskara erabili dutenak.

Gaztelaniaz ondo dakigunez, blogeko artikulu batzuk gainetik lei-tzeko lana hartu dugu. Eta, bide batez, Barojak aipatzen zuen egunkariaren oinordekoen bloga irakurtzeko lana ere hartu dugu[2]. (Batzuek uste baino lan handiagoa da honelako zutabe txikia betetzea).

Irri egin dugu batzuen artikuluak besteen blogean argitaratuta imajinatuz, eta blogetan ohikoak izaten diren iruzkinak eta polemikak imajinatuz.

Esate baterako Nabar Estatu Pentsamendukoentzat lurraldetasunaren mapa, non Nafarroako Erresuma bere zabaltasun handienean ikus daitekeen, PensamientoNavarro.es horretan argitaratzea polita izan liteke. Nola hartuko lukete tradizionalistek mila urteko lurralde eta hizkuntzaren atzerakaden[3] kontu horiek? Agian Filipe II.aren garai loria-tsuetako mapa gogoangarri batekin erantzungo lukete.

[1] http://www.orreaganep.net/
[2] http://pensamientonavarro.es/
[3] https://labur.eus/ujueuxue

Luki Suzkoa Itsasturia © elkarma.eus

 

Pincha aquí para descargarte el PDF de EL KARMA 216