Papeles y electrones: Lemmy.eus
![]() |
|
![]() |
|
![]() Swartzek ekarpen asko egin zituen, baina ospe eta diru gehien eman ziona, lagun pare batekin, Reddit sortzea izan zen. Foro ireki bat, galderak elkarri egiteko, albisteak, estekak, iritziak parteka-tzeko. Eta Karma lortzeko. Urteak joan, urteak etorri eta Aaron Swartz ez zen amerikar amets bilakatuko. Redditeko beste bi sortzaileak bai ordea. Munduko sare sozial handienetako bat bilakatu da Reddit, AEBn zentralizatua. Alternatiba libreago, ez hain komertzial, eta deszentralizatuagoa, federatua, behar zela pentsatu zuten batzuek eta, Lemmy sortu zuten. Sortzaileak ez dira, ziur aski, Swartz eta bere bi lagunak bezain ospetsu bilakatuko. Baina proposamenak arrakasta izan du Euskal Herrian. Badago instantzia bat euskaraz komunitateak-eta sortzeko. [1] http://www.orreaganep.net/ Luki Suzkoa Itsasturia © elkarma.eus |
Pincha aquí para descargarte el PDF de EL KARMA 217