Papeles y electrones: Lubakiagenda
![]() |
|
![]() |
|
![]() Ez dakigu nortzuk sortu duten LubakiAgenda.net hori baina egunero antolatzen diren ekintzen bilduma ederra eskaintzen dute, egutegi-blog formatuan. Bilboko kultura proposamenak-eta online jendarteratzeko ekimen bikaina. Boxeo gau-jaialdiak, manifestazioa egiteko deialdiak, ezkerreko militante batzuen batzar deialdiak, zirkuko kirol- entrenamenduak kalean egiteko hitzordua, hainbat kontu ikasteko lantegiak, bazkari herrikoiak, auzolanerako deialdiak, ortua lantzeko aukera, SOS Arrazakeriaren eskaintzak, mahai-inguruak, txosnak antola-tzeko hitzorduak, bizikletazaleen hitzorduak, kaleko liburutegiak, hirigintzari buruzko hitzaldiak, feministen hitzorduak, okupa mugimenduari buruzko debateak, bertso-eskolak antolatutako jendaurrekoak, ekonomia feminista jardunaldiak, asanblada irekiak, gobernuz kanpoko erakundeek antolatutako ekimenak… Primeran dago. Euskal Herriko ziutaterik handienean, munduko erdigunean, egun pasa bat antolatu baino lehen, begiratzeko moduko webgunea. Software librez egina (ikus: https://gancio.org/). [1] https://lubakiagenda.net/ Luki Suzkoa Itsasturia © elkarma.eus |
Pincha aquí para descargarte el PDF de EL KARMA 218