Papeles y electrones: Batura
![]() |
|
![]() |
|
![]() Eskola publiko eta pribatu hitzartuetan umeak Google eta Micro$oft-en bezero otzanak izateko hezten ari garen garaietan, badirudi batzuei burujabetzaren ideia zaharra gustatzen zaiela oraindik: elikadura burujabetza, energia burujabetza, etxebizitza burujabetza, finantza burujabetza, kultura burujabetza, lanaren burujabetza, teknologia burujabetza, zaintza burujabetza… Ez dakit zerrendatu dutenen artean baten bat ahaztu ote zaigun. Burujabetzaren burujabetza, agian. Elikadura burujabetza besteen aurretik kokatu dute: “Elikadura guztiz beharrezkoa da edozein komunitateren bizi proiektuak aurrera eramateko” […] “Bertako eta garaiko produktu eta nekazariak sustatu behar ditugu gure gizartearen bizi kalitate bat bermatu nahi badugu. Elikatzen gaituenaren burujabetza eta kontrola edukitzea behar-beharrezkoa dugu”. Elikagaiak ezer baino lehen aipatzea oso ondo, primeran! Baina edariak ahaztu barik. Energiari buruzkoak eta zerrendako besteak ez ditugu kopiatuko. Horra: https://batura.eus/burujabetza-sektoreak/ Luki Suzkoa Itsasturia © elkarma.eus |
Pincha aquí para descargarte el PDF de EL KARMA 220