Papeles y electrones: independentea.eus
![]() |
|
![]() |
|
![]() Baditu zenbait atal: zentsurategia, jazarpena, txertoa, Iruña Veleia, Euskal Herria, burujabetza, foto sorta, bideo, audio eta orokorra. Baditu autore eta editore sorta bat, askotarikoa, normala, baina… Txillardegi bera ere?! Ezin argitaraturiko testu guztiak irakurri. Are gutxiago behar bezala, sakon, irakurri. Testu batzuk ez zaizkigu boteprontoan erraz uler-tzeko modukoak iruditu. Euskara argia baina kontzeptu ilunak guretzat. Jazarpena atalean hainbat jazarpen motari buruz idazten dela ikusi dugu, tartean Independenteak berak jasaten duen jazarpenaren kontra ere. Kanpotik jazarpen hori, egotekotan, isiltasun paktu baten jitekoa izan dela iruditzen zaigu. Txertoa. Gomendatzen ziguten txertoari buruzko iritzi heterodoxoen artikuluen bilduma. Negazionismoa, ‘errefutazionismoa’. Zientzialari ortodoxoekin kritiko. Parekoen berrikuspena izan duten artikuluak kritikatuz, sistematik kanpo, parekoak izan gabe. Iruña Veleia. ATAREN SEMBEAREN TA SPIRITU… Luki Suzkoa Itsasturia © elkarma.eus |
Pincha aquí para descargarte el PDF de EL KARMA 223