enero 1, 2023

Papeles y electrones: Sarean.eus

r222_papelesSarean sun-sun! Sarean sun-sun! Haurrendako beldurrezko abestia bilatzen Interneten, eta izen bereko antzezlan bat topatu dugu. Baina ez dugu topatu abestia bera, edo abestiaren hitzak.

Sarean.eus webgunea topatu dugu. Bertan, besteak beste, Sarean irratsaioa. Ia-ia berrehun irratsaio topa daitezke, ondo bilatuz gero. 194. irratsaio, zehatz esateko. 2017ko uztailaren 9tik 2022ko uztailaren lehenera Euskadi Irratian entzun ahal izan ziren irra-tsaio horiek, eta orain webgunean berreskura daitezke.

Eta webgunean hainbat eta hainbat artikulu interesgarri. Artikuluen atzean, sinatzen, argazki eta guzti, hezur-haragizko berrogeita piku pertsona eta dozena erdi erakunde edo talde. Azken hauek, logo eta guzti. Eduki guztiak CC BY-SA. Hona kopiatzeko modukoak.

Badirudi webgunearen atzetik Puntu.eus Fundazioa dagoela.

Pena. 194 irratsaioak jarraian adi-adi entzun eta gero, ez dugu azkenean behin ere entzun ahal izan bilatzen ari ginen abestia: Sarean sun-sun! Sarean sun-sun!

Internet osoa arakatuta ere, ez dugu abestia topatu. Ezta pentagrama bate ere, ezta hitzak ere!

Luki Suzkoa Itsasturia © elkarma.eus

Pincha aquí para descargarte el PDF de EL KARMA 224