octubre 11, 2023

Papeles y electrones: PR1M3R4N

r227_papelesUdazken honetan primeran pasatuko dugu, PR1M3R4N! EITBk sekulako oparia egin digu. Edukirik onenak online modu txukun batean eskainiko dizkigu. Daborduko ez dugu zertan Kodi erabili ETB-Nahieran zeuden edukiak behar bezala ikusi eta entzuteko.

Abian da PR1M3R4N, euskarazko eta euskal edukien streaming plataforma berria!

Bertoko edukiak kuxkuxeatzeko, izena ematea besterik ez duzu: izen bat asmatu, deitura bat edo bi, eman gero spam jasotzeko sortu zenuen posta elektroniko helbide hura, jaiotze data bat asmatu, (gogoratu 14 urte baino gehiago dituzula esan behar duzula), lurralde bat hautatu, eta posta kode koherente bat lotu lurraldearekin.

Hori bakarrik eginda, kateatu zaitezke, berriro ere, Gazteak komedia britaniarrera, katigatu zaitezke, berriro ere, Jaun eta Jabe edo Bi eta Bat euskal komedia mitikoetara, ikusi ahal dituzu Julio Medem-en film baskoak edo El día de la bestia edo La fuga de Segovia… euskal azpiidazkiekin, (gaztelania ulertzeko zure zailtasunak gainditzeko).

Baina, egia esango dizuet: ezin izango dituzu One Piece edo Dragoi Bola kapitulu gogoangarri haiek berrikusi. Ezta japonieraz ere.

https://primeran.eus/

Luki Suzkoa Itsasturia © elkarma.eus

Pincha aquí para descargarte el PDF de EL KARMA 227